Gaur, ekainak 21, LSB-USO sindikatua Erlijio-ikasgaiaren orduak murrizte aldera hainbat alderdik aurkeztu zuten Lege Proposamenaren eztabaida eta bozketan izan da.
Erlijioa Eskolan Nafar Plataformarekin batera, zuzenean jarraitu izan du Nafarroako Parlamentuko jardunaldi osoa.
Bozketaren emaitza: Proposamenaren alde 24 (Ezkerra, Ahal Dugu, PSN eta Bildu) eta kontra 26 (UPN, PP eta Geroa Bai).
Ondorioz, Erlijioa murrizteko helburua zeukan Lege Proposamena baztertu du Ganbarak.
Goizean zehar, LSB-USOko ordezkariek Hezkuntza Kontseilariarekin eta hainbat ordezkari politikorekin biltzeko aukera izan dute.