ZER ONDORIO EKAR DIEZAIOKE ZENTSURA MOZIOAK ERLIJIO-IKASGAIARI?

Alfredo Sepulvedak Periodista Digitalen idatzitako artikulu interesgarria oinarri hartuta (Consecuencias de la moción de censura para la asignatura de Religión, 2018/06/02), hausnarketa batzuk egin nahi ditugu.

 

Mozioaren emaitza ondokoa izan da. Hautagai sozialistaren alde, 180 parlamentari (PSOE, Ahal Dugu, ERC, PDECat, PNV, Compromís, Bildu eta Nueva Canarias). Kontra 169 parlamentarik eman dute botua (PP, Ciudadanos, UPN eta Foro Asturias). Coalición Canaria izan da abstentzioa bozkatu duen bakarra.

 

Emaitza hauekin, oso zaila izango dute sakoneko proiektuak -hezkuntza ituna, kasu- aurrera ateratzea.

 

Gogoan daukagu denok orain gutxi (2017ko irailan), talde sozialistak Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Legea aldatze aldera aurkeztu zuen Lege Proposamena. Honela bukatzen zuen Proposamenak:

 

«gurasoei haien seme-alabek beraien uste sendoei dagokien bezalaxe hezkuntza erlijioso eta morala hartzeko dagokien eskubide konstituzionala bermatuta (EK, 27.3 art.), Erlijio-ikasgaia Eskolan ez inposatu ez ezik, ebaluagarria izan arren, inolako hezkuntza etapatan ez du balio akademikorik izan behar ere. Beraz, formakuntza akademikoa aukeratzerakoan, ez du ikasleen etorkizuna baldintzatuko».

 

Diputatuen Kongresua

Continuar leyendo «ZER ONDORIO EKAR DIEZAIOKE ZENTSURA MOZIOAK ERLIJIO-IKASGAIARI?»