ZER ONDORIO EKAR DIEZAIOKE ZENTSURA MOZIOAK ERLIJIO-IKASGAIARI?

Alfredo Sepulvedak Periodista Digitalen idatzitako artikulu interesgarria oinarri hartuta (Consecuencias de la moción de censura para la asignatura de Religión, 2018/06/02), hausnarketa batzuk egin nahi ditugu.

 

Mozioaren emaitza ondokoa izan da. Hautagai sozialistaren alde, 180 parlamentari (PSOE, Ahal Dugu, ERC, PDECat, PNV, Compromís, Bildu eta Nueva Canarias). Kontra 169 parlamentarik eman dute botua (PP, Ciudadanos, UPN eta Foro Asturias). Coalición Canaria izan da abstentzioa bozkatu duen bakarra.

 

Emaitza hauekin, oso zaila izango dute sakoneko proiektuak -hezkuntza ituna, kasu- aurrera ateratzea.

 

Gogoan daukagu denok orain gutxi (2017ko irailan), talde sozialistak Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Legea aldatze aldera aurkeztu zuen Lege Proposamena. Honela bukatzen zuen Proposamenak:

 

“gurasoei haien seme-alabek beraien uste sendoei dagokien bezalaxe hezkuntza erlijioso eta morala hartzeko dagokien eskubide konstituzionala bermatuta (EK, 27.3 art.), Erlijio-ikasgaia Eskolan ez inposatu ez ezik, ebaluagarria izan arren, inolako hezkuntza etapatan ez du balio akademikorik izan behar ere. Beraz, formakuntza akademikoa aukeratzerakoan, ez du ikasleen etorkizuna baldintzatuko”.

 

Diputatuen Kongresua

Bestalde, aurreko otsailaren 21an, Elkarrekin Ahal Dugu eta Mareak, Compromis eta PSOEren botuekin, Hezkuntza Batzordean, gisa hontako Legez Besteko Proposamena onartu zen:

 

“Kongresuak Senatuari Erlijioa hezkuntza sistematik kanpo uzteko Aulki Santuarekin sinatutako Akordioak indargabetzea eskatzen dio”.

 

Jakina den bezala, Espainiako Estatuak eta Aulki Santuak hezkuntza eta kultura gaien inguruan sinatutako Akordioak indargabetzeko Kongresuaren eta Senatuaren onarpena beharko litzateke eta hori zaila da.

 

Hortaz gain, Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Hitzarmenak esaten du tratatu bat ezin izango dela salatu bi aldeek posibilitate hau onartu zutela jasota ez badago eta tratatuaren izaeratik ondorioztatzen ahal ez bada. Hortarako, gutxienez hamabi hilabete aurretik jakinarazi beharko da tratatua salatzeko asmoa.

 

Aurrekoaz aparte, Epaitegiek, zuzenean ala zeharka, Auzitegi Gorenak bezala (2018ko martxoaren 21eko epaia), zera baieztatzen dute:

 

“(…) Kasu honetan, dimentsio horren irizpide erabakigarriak bi aldeetatik bakez onartzen direnak dira: Erlijioa -bere alternatiba bezala- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan derrigorrezko ikasgai bat da eta Batxilergoan derrigorrez eskeini beharrekoa. Hurrengo ikasturtera pasatzeko gainditu behar da eta diru-laguntzetarako nola Unibertsitatean sartzeko kontuan hartzen da.”

 

Bestetik, Auzitegi Konstituzionalaren epai berriak (31/2018, 2018ko apirilaren 10koa), Kongresuan Talde Parlamentario Sozialistako berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok aurkeztutako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea ebasten duena, ondokoa esaten du.

 

a) Erlijio-irakaskuntza ikasgai bezala eratzeagatik, ez da esparru konstituzionala urratzen.
b) Erlijio-ikasgai bat sartzearekin batera, Espainiar Estatua eta Aulki Santuaren artean irakaskuntza eta kultura-gaien inguruan sinatutako Akordioa betetzen dazaio ere.

 

Hortaz, oinarri eta doktrina hauetatik ondorioztatzen den bezala, curriculumaren barruan ikasleentzat boluntarioa den Erlijio-ikasgai bat izateak ez du inolaz ere Konstituzioa urratzen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s